XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezpatez, ordea, gogor ziharduten, baina meritu handiagotzat zuten indarraren indarrez besteari ezpata jausi araztea, zuzenean sartu itxura egitea baino.

Izkiluz tiro itxura egitean, berriz, ppgggg egin ohi zuten ahoz.

Nork lehen bota, asko balio zuen noski eta azkarren esalea zen garaile.

Harma hauk denak, gerrikoan sarturik erabili ohi zituzten.

Garai eta mende desberdinetako tresnak denak batera erabiltze ametsetan bizi ziren.

Ongi itsatsia zuten beste ohitura bat, zaldiz ibiltzeko ametsa zuten beren gudu ibilaldietan.

Horrelakoetan egiten zituzten ibil-mugimenduak ez ziren edonorenak, zaldi gainean doanarenak baizik.

Hau, amerikar Western kontuetatik hartua zuten noski eta MONTXO beti ere AURREEEERA! esanez han ohi zen taldeburu.

Hauzoan batzuk, zoratu egin zirela zioten; norbaitek, berriz, burruka beroagoan ere ikusi nahi zituen, eta heuren etxetako gehienek, berriz, ez zuten berri handirik.

Zutenek, berriz, ez zioten garrantzi izpirik ematen gertakizunari.

Baina, baldin eta haietako baten amona ROXALIk; ibilera haien berri jakin izan balu, bederatzi hurrenak ez ziren faltako eta kojururen bat ere... aurki eginen zen.

Egun batez, ordea, eta betiko biltoki bihurtu zitzaien txabolan, honela ihardun ziren:(...).